viernes, 19 de octubre de 2007

Ikusentzunezkoen top 6

CUBAINFORMACIÓN, MUGA MEDIATIKOAK GAINDITUZ
www.cubainformacion.tv

Kubako iraultzak azken urteotan pairatzen ari den blokeo mediatikoa gainditzeko sortutako egitasmoa dugu cubainformación delakoa. Horrela, iraultzak pairatzen duen etengabeko manipulazioari aurre egiteko Movimiento de Solidaridad con Cuba aurrera eramandako informazio alternatiboko proiektua dugu. Proiektu hau 4 eremu komunikatibotan aritzen da lanean: Internet bidezko telebista, irradia, idatzizko prentsa eta zenbait notizien inguruko webgunea.
Aukeratutako webgunea, berrien portala izan arren proiektuaren Irrati eta telebista produktuak kontsumitzeko aukera ematen du. Era berean, beste zenbait medio alternatiboen loturak ere ekaintzen dira; hala nola, Resistencia Digital (www.resistenciadigital.com.ar) edota Clilepress (www.chilepress.cl ); era horretan, kontrainformazioaren zenbait medio ezagutzeko aukera dugularik.


LA PLATAFORMA, MADRILDIK DATORKIGUN BIDEOAKTIBISMOA
www.nuevaradio.org/theplatform

La plataforma egitasmoaren webgunea dugu. La plataforma, Madril inguruko bideoaktibistek osatutako proiektua, ikusentzunezkoen produkzioen bitartez borroka ideologikoa egiten duen egitasmoa dugu. Haiek dioten moduan, “desobedientzia herritarraren bozgoragailu” izateko jaio den proiektua.

Atari digital honetan La Plataforma taldeak bere iniziatiben zein proiektuen berri emateaz gain berak zein beste talde kontrainformatiboek sortutako audio, bideo eta argazki produktuak eskeintzen ditu. Era berean, kontrainformazioaren alor ezberdinetan aritzen diren egitasmoak ezagutzeko aukera ematen du eskegita duen link zerrendaren bitartez; Gaztesarea (www.gaztesarea.net) atari digitala edota Rebelión egunkaria(www.rebelión.org) esate baterako.


ARROSA, EUSKAL HERRIKO IRRATI HERRIKOIEN SAREA
www.arrosasarea.org

Arrosa Sarea, Euskal Herriko irrati mordoxka biltzen dituen egitasmoa dugu. Horrela, sare honek zenbait irrati ertain zein txikien elkarlana sustatu eta eurek dituzten baliabideei probetxu gehiago ateratzeko helburua du. Helburu horren ildoan kokatu beharra dago hemen aurkezten den gune digitala. Izan ere, Arrosa Sarea proiektuaren berri emateaz gain, irrati ezberdinei buruzko informazio zabala eskeintzen du; egitasmoan parte hartzen duten irratien inguruko informazioa, programazioa, Euskal Herriko irratien mapa, azken egunetako berri zein saio berezien inguruko informazioa… Irratien erakuslehio izanik, webguneak zenbait irrati zuzeneko kontaktuen bitartez ezagutzeko aukera ematen digu; hala nola, Koska Irratia (www.koskairratia.com) edota Info7 irratia (www.info7.com).





RADIOTRES.COM, ENTZULEEK ERE BADUTE ZER ESANA
www.radiotres.com

Rtve taldearen Radio 3 (www.rtve.es/rne/r3) entzuleen atari digitala dugu honakoa. Era horretan, entzuleek irrati honen inguruko informazio zabala eskaintzen dute; hala nola, mediateka edo irrati honetan erretrasmititu diren “programa onen” artxiboa, irratiaren uneko programazioa, programen inguruko orrialde tematikoak eta bestalde, baita ere, entzuleak irratiaren inguruko iritzia emateko bitartekariak ere ( irratiaren inguruko galdetegiak, Chat-ak… )
Radio 3-en entzuleak ere protagonistak ote?


BIDEOAK.INFO, BIDEO MORDOA KLIK BATEAN
www.bideoak.info

Bideoak.info ataria izate anitza duen iniziatiba bat da, zeinaren helburua modu profesionalean zein ez profesionalean egindako bideoak biltzea da. Era horretan, gune horretatik bertatik, jendea bideoak espazio ireki honetan publikatzera animatzen da. Bideoak oso argi azaltzen dira, sail ezberdinetan sailkaturik baitdaude.

Era berean, bideogintzarekin harremanen bat duten atarien link zerrenda aurkezten da. Hala nola, Euskal Herriko indymedia plataforma kontrainformatzailearena (www.euskalherria.indymedia.org) edota Askatasuna talde antierrepresiboaren informatzaile digitala (www.apurtu.org).


NAFARROAKO IRRATI EUSKALDUNAK SAREAN DAGOKIEN LEKUAREN BILA
www.nafarroakoirratiak.com

Nafarroako irratiek aurrera eramandako elkarlan baten bitartez interneten bere erakuslehioa martxan jartzea lortu dute. Nafarroako hizkuntz-gabeziari erantzun nahian, herrialde osoa hartzen duen proiektua garatzeko helburua dute sarea osatzen duten irratiek eta horretarako lehen pausoak emanak hasiak dira, aurkezten ari garen webgunea kasu.
Horrela, webguneak, sarea osatzen duten irratien inguruko informazioa eskeintzen du (programazioa, historia…) eta baita irratiok bere esparru propioetan ezagutzeko balioko duen esteka zerrenda. Hauexek dira irratiak:
- Esan erran (www.esanerran.com)
- Karrape (www.karrape.com)
- Beleixe (www.beleixe.com)
- Xorroxin (www.xorroxin.com)
- Aralar (www.aralarirratia.com)
- Euskalerria Irradia (www.euskalerriairratia.com)
-